Autobusak antolatu dituzte Bilboko manifestaziora joateko

Zarauzko Hitza 2017ko azaroaren 2a

Datorren larunbatean, hilaren 4an, manifestazioa egingo dute Bilbon, Espainiako Gobernuak Kataluniari 155. artikulua ezarri izana salatzeko eta demokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen alde. EH Bildu, ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru, CNT, Etxalde, EHNE eta Gure Esku Dagok deitu dute eta bertara joateko autobusak irtengo dira Zarauztik. Zehazki, 15:30ean abiatuko dira Eguzki taberna aurretik, eta izena Arranon, Eguzkin, Txiki Politen eta batzokian eman daiteke gaurtik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide