II. Ramon Serras Argazki Lehiaketara lanak aurkezteko epea zabaldu du Zarauzko Argazkizale Elkarteak: abenduaren 1a izango da azken eguna. Edizio honetako gaia natura da.
Lehiaketan argazkilaritzarako zaletasuna duen edonork edota profesionalek parte hartu dezakete, baina bakoitzak gehienez lau lan aurkez ditzake. Argazkiaren tamainak gutxienez 18 zentimetro izan beharko ditu, eta 40x50 zentimetroko euskarri batean muntatuta aurkeztu beharko dira. Lanak aurkezteko bi toki jarri dituzte: Euskalduna taberna eta Zarauzko Turismo Bulegoa.
Epaimahaiak abenduaren 22rako aukeratuko ditu argazki lehiaketako irabazleak, eta egun horretan, 18:30ean, Euskalduna tabernan egingo duten ekitaldian banatuko dituzte sariak. Orduan, gainera, lehiaketako argazki onenekin erakusketa zabalduko dute Euskalduna tabernan bertan.
Sariak honakoak izango dira:
- Lehen saria: 600 euro eta garaikurra.
- Bigarrena: 300 euro eta garaikurra.
- Hirugarrena: 200 euro eta garaikurra.
- Zarauztar onenaren saria, Turismo Bulegoak emandakoa: lehenari, 200 euro eta garaikurra eta bigarrenari, 100 euro.