Igande honetan gizonezkoen plaieroetako hirugarren jardunaldia eta emakumezkoen bigarrena izango dira jokoan. Gizonezkoetan, Asergroup taldearentzat atsedenaldia izango da eta Katixa taldeari tokatuko zaio kanpu markaketa egitea, 09:00etan. Partidak ordubete beranduago, 10:00etan, hasiko dira. Atxikitako dokumentuan aurki daitezke jardunaldien inguruko xehetasunak.