45 bat lagun elkartu ziren joan den larunbatean, Zarauzko Euskaltzaleen Topagunearen bigarren saioan. Bertan, erabakitzen aritu ziren herrian euskarari ekiteko dinamika interesgarrienak zeintzuk lirateken. Lehen saioan baino "buru lan gehiago" izan zutela azaldu dute, baina "baikor eta pozik" amaitu zuten. Hirugarren eta azken saioa azaroaren 11n egingo dute, eta hor erabakiko dute euskara talde bat sortuko den herrian, sortzekotan zein helburu eta eginbehar izango dituen eta abar.