Batavia Madrigal Singers abesbatzak irekiko du Nazioarteko Ahotsak jaialdia

Zarauzko Hitza 2017ko urriaren 30a

Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan ariko diren lau taldek kantatuko dute herrian, urriaren 30etik azaroaren 6a bitartean, Nazioarteko Ahotsak jaialdiaren barruan. Indonesiako Batavia Madrigal Singers ahots nahasien taldea ariko da gaur, Frantziskotarren elizan, 20:30etik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide