Ehunka pertsona Mobibike Eguneko bizikleta martxan

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2017ko urriaren 29a

Jende ugari bildu du Mobibike Egunak gaur. Aspanogi Gipuzkoako haur minbizidunen gurasoen elkarteak antolatuta, goizean BTT irteera eta triatloi txikia izan dira, eta ondoren bizikleta martxa pertsonaia ospetsuekin, besteak beste, Porrotx eta Haimar Zubeldiarekin.

11:00ak puntuan eman diote hasiera elkartasunezko martxari, eta herrian zehar eman dute itzulia ehunka lagunek, gazte zein heldu. Arratsaldean, berriz, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berezia izango da Aritzbatalden, 17:00etatik aurrera. Askotariko eragileak batuko zaizkie oholtza gainean, pailazoekin batera abestu eta dantzatzera.

Erlazionatuak

Bizi poza, sendagai onena

Zarauzko Hitza 2017 urr 24 Gizartea

Bideoa: Mobibike Eguneko bizikleta martxa

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2017 urr 29 Gizartea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide