Zarautzek bere eskaintza turistikoa aurkeztuko du Sevillan

Zarauzko Hitza 2017ko urriaren 27a

Zarautzek, EAEko hiru hiriburuekin, Hondarribiarekin eta Irunekin batera, Destinos Euskadi marka osatzen du. Gaurtik hasi eta igandera bitartean Sevillako Plaza de la Encarnacion gunean izango da marka turistiko horren gunea, hiri eta udalerri horietako enogastronomia, kultura, natura, tradizioa eta historia ezagutarazteko helburuarekin. Egunotan bertan izango da Zarauzko Turismo zinegotzi Ixidor Larrañaga eta Turismo Bulegoko arduradun Esther Facchin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide