Hil hasieran jokatu zuten ZKEko Halterofilia saileko pultsolariek Espainiako Errege Koparako sailkatzeko kanporaketa, eta finalerako txartela lortu, lortu zuen. Hain zuzen ere, lehenbiziko 12 postuetan sailkatu beharrra zuen horretarako, eta 11. egin zuen.
Bihar Madrilen izango dute hitzordu garrantzitsua: Espainiako Errege Kopako finala. Ligan hainbat pultsolarik jardun dute lanean: Imanol Zulaikak, Aitor Gabirondok, Asier Lasherasek, Iker Guillamonek, Stepan Tsirkinek, Jon Mendizabalek, Jaizki Mendizabalek, Danel Lopezek eta Ibon Eguzkizak. Finalean, berriz, Tsirkin, Guillamon, Lasheras, Gabirondo, Lopez eta Eguzkiza ariko dira; Mendizabal anaiak izango dira ordezkariak.
ZKEko Halterofilia sailetik jakinarazi dute Enrike Kortajarena eta Juan Mendizabalek hainbat aldaketa egin dutela entrenamenduetan, "pisu eta intentsitate altuagoak erabiliz". Larunbatean entrenamenduok euren fruituak ematea espero dute pultsolariek, eta modu horretan, iaz eskuratuko hamargarren postua hobetzea. Datorren denboraldira begira helburuetako bat berriz ere txapelketa horretarako sailkatzea izango da.