Cheri buruzko saioa ostiralean, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2017ko urriaren 26a

Ernesto Che Guevara.

Photomuseumek sustatu eta udalak babestutako Gela zikloaren barruan, Ernesto Guevara Che izango da ostiraleko saioko protagonista. "Haren heriotzera arte, Iraultza Kubatarraren ondoren bizitako ospe handiko garaietan" jarriko dute arreta: "Hirugarren Munduaren borrokarekiko bere konpromisoa berretsiz, AEBetako inperialismoaren kontra Che-k Nazio Batuetako diskurtso suharra ematen duenea edota kanpaina boliviarrean". 18:00etan izango da, eta sarrera doan izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide