Andoni Egaña, ‘Aulki-jokoa’ saioan bidelagun

Zarauzko Hitza 2017ko urriaren 24a

Edurne Azkarate eta Andoni Egaña (Aulki-jokoa).

Bertsolaritzari buruz saio berria da Aulki-jokoa, urriaren 30etik aurrera ETBk eskainiko duena; astelehenero izango da, 22:30etik aurrera. Edurne Azkaratek aurkeztuko du, eta hainbat bidelagun izango ditu. Horietako bat Andoni Egaña izango da. Bertsolariak Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako saioen berri emango du, eta, horrez gain, egungo bertsolaritzaren gakoak azalduko ditu astero.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide