Harrijasotzaile errezildarra nagusitu zen atzo Aiako probalekuan, Diva Harri Txapelketan. Juan Iguaranek eta Martin Lizeagak jokatu zuten apustuan erabilitako harriak jaso zituzten –10 arroako zilindro bereziak, biak (125 kilo)–, hiru minutuko txandetan, eta Irigoienek 57 altxaldi lortu zituen. Bigarrena Mikel Lopetegi Urra zarauztarra izan zen, bi gutxiagorekin.
Giro polita izan zen jaialdian, eta lehia bukatu ostean, Aiako herriak eta herri-kirolak antolatzen dituztenek Juan Iguarani omenalditxo bat egin zioten, azken urtetan herri kirolean egindako lana eskertuz.
Sailkapena
- Aimar Irigoien, 57 altxaldi
- Mikel Lopetegi Urra, 55 altxaldi
- Imanol Albisu, 45 altxaldi
- Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III.a, 44 altxaldi
- Aimar Galarraga, 43 altxaldi
- Xabier Peñagarikano, 40 altxaldi
- Gorka Etxeberria, 29 altxaldi
- Julio Jimenez, 27 altxaldi
- Jon Peter Scott, 18 altxaldi