Eguerditik aurrera, kuadrillen arteko herri kirol lehia izan da Musika plazan, eta Salbideko parkean haurrentzako eskulan tailerrak izan dira, ludotekako hezitzaileen eskutik. Ondoren, herri bazkaria izan dute Zinema pilotalekuan, eta jaiak ordu txikiak arte iraungo du, hainbat ekitaldi eta musika emanaldirekin.