'Handia' filma emango dute Modelon

Zarauzko Hitza 2017ko urriaren 20a

Zinema areto komertzialetan estreinatuko dute asteburu honetan Jon Garañoren eta Aitor Arregiren azken lana. Altzoko Handiaren istorioa du oinarri filmak, eta Donostiako Zinemaldian Irizar Saria jaso zuen. Ostiraletik astelehena bitartean Modelo aretoan ere izango da ikusgai.

Emanaldiak:

  • Urriaren 20an, ostiralean, 22:00etan.
  • Urriaren 21ean, larunbatean, 19:30ean eta 22:00etan.
  • Urriaren 22an, igandean, 17:00etan, 19:30ean eta 22:00etan.
  • Urriaren 23an, astelehenean, 19:30ean eta 22:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide