Bastidan jokatuko du finalaurrekoa Nahikari Gabilondok, hilaren 28an

Zarauzko Hitza 2017ko urriaren 16a

Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketak jokatuta, finalaurrekoekin hasiko dira orain. Datorren astean izango da lehena, Bastidako kiroldegian, 17:00etan hasita, eta bertsolari zarauztarra bertan ariko da.

Igor Elortza, Sustrai Colina, Jon Martin, Agin Laburu eta Jone Uriarekin partekatuko du oholtza gaina. Emanaldiko sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Ondorengo bideoan, Zumaiako final-laurdenean, Gabilondo kartzelako lanean. Ikus-entzunezkoaren egilea: Bertsoa.eus.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide