'Volar' filma eskainiko dute gaur Modelon

Zarauzko Hitza 2017ko urriaren 15a

'Volar' filmeko irudi bat.

Parekidetasun sailak antolatutako berdintasunari eta indarkeria matxistari buruzko film nahiz antzerki zikloa amaierara heltzen ari da. Hain zuzen ere, gaur izango da azken hitzordua. Emakundek bultzatutako eta aurtengo Donostiako Zinemaldian estreinatutako Volar filma eskainiko dute Modelon, 19:00etatik aurrera. Filmean indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak agertzen dira, eta horietako bi bertan izango dira euren esperientziak kontatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide