Kosta Gastronomikako jardunaldiak dira asteburu honetan, eta horrekin bat egin du Merkatutik Zuretzat zikloko gaurko saioak. Txibiekin eta porruekin prestatutako plater eta pintxo bana egin dituzte Aiala sukaldaritza eskolako Lierni Gutierrez eta Eneko Arandiak. Showcooking-arekin hasi aurretik, Talai Berri txakolindegiko Itziar Eizagirre txakolinaren inguruko xehetasunak azaldu dizkie bertan bildutakoei, eta Argoin Txiki baserriko ordezkari Marikarmenek porruez eta tipulez hitz egin du. Jesus Arana Sustapen Ekonomikorako zinegotziak gogoratu du "egun garrantzitsu baten" bezpera dela gaurkoa: Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna, hain zuzen ere. Hori dela eta, Merkatu plazako emakumeei baserritarren lana aitortu die.