Hilaren 21ean eta 22an jokatuko dute Ibon Imazen omeneko surf txapelketa

Zarauzko Hitza 2017ko urriaren 10a

Lehiaketako kartela

Hurrengo astebururako antolatu dute XXII. Zarauzko Surf Txapelketa Herrikoia. Ibon Imaz surflaria zenaren omenez jokatuko dute hilaren 21ean eta 22an. Hainbat mailatan lehiatuko dira parte hartzaileak: master, open, 18 urtetik azpikoak, 16 urtetik azpikoak, alternatibo, longboard, bodyboard, Stand Up Paddle eta tag team mailatan.

Interesa dutenek dogoeneko ema dezakete izena Zarauzko Surf Elkarteko bulegoan nahiz zse@zarauzkosurfelkartea.com helbidera idatzita. 10 euro ordaindu beharko dituzte maila batean lehiatu nahi dutenek. Bigarrengo batean ere parte hartu nahi izanez gero, 5 euro gehiago jarri beharko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide