Espainiako ligako kanporaketa jokatuko dute Zarauzko Halterofilia taldeak, larunbatean

Zarauzko Hitza 2017ko urriaren 6a

ZKEko Halterofilia taldeko kideak

Jardunaldi garrantzitsua du bihar ZKEko Halterofilia taldeak: hain zuzen ere, Espainiako Errege Kopan sailkatzeko kanporaketa jokatuko du, Burgosen. Urtean zehar jokatu duten ligan lehenbiziko 18 postuetan sailkatu diren taldeak ariko dira nor baino nor. Lehenbiziko 12 postuetan sailkatuko direnek lortuko dute Errege Koparako txartela. Zarauztarren artean, Stepan Tsirkin, Iker Guillamon, Imanol Zulaika, Danel Lopez, Asier Lasheras eta Aitor Gabirondo izango dira Burgosen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide