Europako mendietara irteera antolatu du Pagoeta elkarteak

Zarauzko Hitza 2017ko urriaren 5a

Sotres ingurua

Gaur da izena emateko azken eguna.

Urriko zubirako irteera berezia antolatu du Pagoeta mendizale elkarteak. Europako mendietara joango dira hilaren 12tik 15era. Besteak beste, Peñamelle, Castil, Samelar eta Padebano tontorretara igotzeko aukera izango dute mendizaleek. Sotreseko La Perdiz aterpetxean hartuko dute ostatu parte hartzaileek.

Izena emateko beharrezkoa da federatuta egotea. Federatu gabe daudenei izapideak egingo dizkiete. Elkarteko webgunearen bidez egin daiteke eskaera edota ordezkariekin harremanetan jarri 943-132911 telefonora deituta zein pagoetame@gmail.com helbidera idatzita.

25 urtetik beherako bazkideek 160 euro ordaindu beharko dituzte, 25 urtetik gorako bazkideek 200 euro, bazkide ez diren 25 urtetik beherakoek 165 euro eta bazkide ez diren 25 urtetik gorakoek, berriz, 210 euro. Prezioan sartuta dago autobusa, afaria, lotarako lekua eta gosaria. 2095 5076 48 1065685215 (Kutxabank) eta 3035 0029 65 0290015562 (Laboral Kutxa) kontu korronteetan egin beharko dira ordainketak.

Interesa dutenek gaur dute izena emateko azken eguna, elkarteko egoitzan (Santa Marina kalea, 2-1), 20:00-21:00 bitartean. Parte hartzaileak 06:00etan elkartuko dira hilaren 12an, Agoueseneko biribilgunean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide