"Aurreko urteetako lana hobetu beharko dugu helburua bete ahal izateko"

Zarauzko Hitza 2017ko urriaren 5a

IƱaki Jimenez, Ulacia Grupoko entrenatzailea (ZAST).

ZASTeko lehen taldea EBA ligara igo zenean hartu zuen Iñaki Jimenezek entrenatzaile ardura. Iaz taldetik kanpo egon ondoren, aurtengo denboraldian berriz ere berak hartu du Ulacia Gruporen gidaritza. Hasieran izandako lanaren berri eman du entrenatzaileak, ZASTek bere webgunerako egin dion elkarrizketan.

Urtebetez kanpoan izan eta gero bueltan zatoz. Nola aurkitu duzu taldea?
Iazko denboraldiaren bigarren zatia ez zen erraza izan taldearentzat, baina entrenatzen hasi garenetik, jendea gogotsu dago lan ona egin ahal izateko.
 
Taldeak maila eusteari lortu du bi urtez, ozta-ozta izan bada ere. Aurten ere bide beretik izango al da?
Aurtengo helburua berdina da, baina ez da erraza izango azken orduko liga aldaketak izango duen eraginarengatik. 16 talde izango gara eta horietatik 5 edo 6 izango dira maila galduko dutenak, printzipioz. Beraz, aurreko urteetako lana hobetu beharko dugu helburua bete ahal izateko.
 
Talde laburra izatea desabantaila handia liga honetarako, ezta?
Talde laburra izatea alde batetik positiboa izan daiteke jokalari guztiak dinamikan sartuak izateko. Hala ere, horrek errespetua ematen du edozein ezbeharren ondorioz jokalariren bat galduta izango genukeen egoeran pentsatuta. Dena dela, jolasteko prest daudenak lan ona egiten ari dira eta espero dugu lehiakorrak izateko balio izatea.

Elkarrizketa osorik irakurri daiteke ZASTen webgunean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide