Kuadrilla Eguna 2017

Goitibeherak prestatzeko topaketak egingo dituzte datozen bi astearteetan

Zarauzko Hitza 2017ko urr. 5a, 15:09

Urriaren 21ean egingo dute goitibehera lasterketa.

Gaztelekuan bilduko dira, 17:00etatik 20:00etara.

Urriaren 21ean ospatuko dute Kuadrilla Eguna eta, hainbat urtetan antolatu ez badute ere, aurten goitibeheren lasterketa berreskuratuko dute. “Goitibeheren probak duten zailtasunik handiena horiek lortzea edota egitea badakigu. Hori dela eta, orain arte elkartu garen gazteok egin ditugun bileretan zera pentsatu dugu: errazagoa da goitibeherak kuadrilla guztiok, elkarrekin egingo bagenitu, dakitenek lagunduz eta ez dakiteken nola egiten diren ikasiz”, azaldu dute arduradunek.

Hainbat topaketa antolatu dituzte horretarako. Hain zuzen ere, datozen bi astearteetan, hilaren 10ean eta 17an, Gaztelekuan bilduko dira, 17:00etatik 20:00etara. Goitibeherak egiteko materiala aurten Kuadrilla Eguna antolatzen ari den taldeak jarriko du.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide