Artzain txakur txapelketa jokatuko dute igandean

Zarauzko Hitza 2017ko urriaren 5a

Iazko txapelketako irudi bat.

13:00etan hasiko da, Kortazar zelaian.

X. Arraza Libreko Artzain Txakur Txapelketa izango da jokoan igande honetan, hilaren 8an, Kortazarren. Bost txakur lehiatuko dira: Bittor Bengoetxearen Truke, Ignaxio Irakulisen Bat, Mikel Garaiarren Argi, Jose A. Arrillagaren Txiki eta Jose Luis Saizarren Rex. Mikel Aizpurua eta Mikel Garate ariko dira epaimahaikide gisa. 13:00etan hasiko da txapelketa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide