Argiñano jatetxean elkartu ziren atzo EPELeko eta promozioko lau t'erdiko pilota txapelketan lehiatuko diren pilotariak. Aurkezpen ekitaldian norgehiagoken zozketak egin zituzten. Txapelketari ostiral honetan emango diote hasiera Biriatun, eta finala azaroaren 19an jokatuko dute.