Atzerriko ikasketa agirien homologazioari buruzko hitzaldia, ostegunean

Zarauzko Hitza 2018ko apirilaren 25a

Zarauzko Udaleko Immigrazio Zerbitzuak hitzaldia antolatu du ostegunerako, atzerrian egindako ikasketen agiriak homologatzeko orduan sor daitezkeen zalantza argitzeko eta horretarako eman behar diren pausoak azaltzeko. Gaian eskarmentudun Bidez Bide elkarteko ordezkari batek eskainiko du, Etxezabalan, 18:00etatik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide