Aurten ere txalaparta eskolak emango ditu Zurartean elkarteak Imanol Urbieta udal musika eskolan. Aurki hasiko dute ikasturtea eta interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena. Horretarako, 695-716878 telefonora deitu daiteke edota zurartean@gmail.com helbidera idatzi, urriaren 16a baino lehen.
Ikastaro horren helburua da txalaparta zaharra eta gaur egungo joeren inguruan sakontzea, bat-bateko saioen eta ariketa idatzien bidez. 9 urtetik gora dituzten haurrentzako eta helduentzako ikastalde berezituak antolatuko dituzte, maila guztientzat eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak gaitutako irakasleek gidatuko dute.