Urriaren 29an ospatuko dute Mobibike Eguna

Zarauzko Hitza 2017ko urriaren 2a

Herritarrak bizikleta martxan, iaz.

Bederatzigarren urtez ospatuko dute aurten Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen aldeko festa: Mobibike Eguna. Urriaren 29an izango da eta ohiko ekitaldiak antolatu dituzte horretarako. 09:00etan BTT trabesia egingo dute, 09:30ean triatloi txikia, 11:00etan pertsonaia ospetsuekin bizikleta itzulia, 11:30-15:00 bitartean umeentzako zirkuituak eta 17:00etan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saio berezia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide