Kazerolada jendetsua egin dute Kataluniari babesa adieratzeko

Zarauzko Hitza 2017ko urriaren 1a

Herritar ugarik hartu du parte protesta zaratatsuan (Aritz Mutiozabal).

Herritar ugari atera da kalera gaur gauean, Kataluniaren aldeko eta Espainiaren "errepresioaren, bortizkeriaren eta errepresioaren" kontrako kazerolada ibiltarian parte hartzeko. Musika plazatik abiatu da protesta zaratsua, 22:00etan hasita, eta Zigordia kaletik San Frantzisko kalera joan ondoren, Kale Nagusia zeharkatu dute Musika plazan bertan amaitzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide