Telmo Esnalen 'Dantza' filmak jaso ditu Glocal in Progress Industria eta Glocal in Progress sariak

Zarauzko hitza 2017ko urriaren 1a

Telmo Esnal zinemagile zarauztarra erdian (Argazkia: Zinemaldia).

Telmo Esnal zinemagile zarauztarraren 'Dantza' filma saritua izan da Donostiako Nazioarteko 65. Zinemaldian.

Donostiako Nazioarteko 65. Zinemaldiko Glocal in Progress saileko sariak jaso ditu Telmo Esnal zinemagile zarauztarraren Dantza filmak. Glocal in Progress Industria eta Glocal in Progress sariak jaso ditu. Filmaren postprodukzio-zerbitzuetan laguntzeko saria da, eta aurreneko urten antolatu dute Zinemaldian. Esnalek adierazi du filma otsailerako bukatu nahi duela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide