Ivan Rodriguezek eta Ainhoa Aspiazuk irabazi dute I. Bihotzez lasterketa solidarioa

Zarauzko hitza 2017ko urriaren 1a

Itxasmendi auzoko jaien barruan I. Bihotzez lasterketa sildarioa jokatu da gaur goizean. 140 lasterkari inguruk izena emanda zuten eta 105k irten dute.

Itxasmendiko jaietan jokatu den I. Bihotzez lasterketa solidarioan gizonezkoetan aurrena Ivan Rodriguez zarauztarra (15:12) izan da eta emakumezkoetan Ainhoa Aspiazu bergararra (18:48). 140 pertsona inguruk zuten izena emanda, eta 105ek irten dute. Goizeko 11:00etan hasi da lasterketa Itxasmenditik. Euria egin arren, jende multzo bat bildu da parte hartzaileak animatzera.

Sailkapena:

- Gizonezkoak:

1. Ivan Rodriguez Espada (Zarautz): 15:12
2. Iker Pagola Guruzeaga (Tolosa): 15:14
3. Mikel Garate Badiola (Azkoitia): 15:22

- Emakumezkoak:

1. Ainhoa Aspiazu Iturbe (Bergara): 18:48
2. Maddi Zain Vicente (Zarautz): 19:15
3. Patricia Damian Carballo (Zarautz): 19:23

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide