Oubaddi eta Merino izan dira Euskal Kosta Kroseko garaileak

Zarauzko Hitza 2017ko irailaren 30a

El Hassan Oubaddi izan da garaile gizonezkoetan (Aritz Mutiozabal).

Zarauztarren artean, Guillermo Vahl eta Elisabete Garate izan dira bizkorrenak. Vahl, gainera, bailarako onena ere izan da gizonezkoetan.

430 korrikalarik osatu dute Zumaia, Getaria eta Zarautz lotu dituen I. Euskal Kosta Krosa maratoi erdia. Goizean euria eta haizea bazegoen ere, eguerdi aldera atertu egin du eta lasterka egiterako giro aproposa izan dute parte hartzaileek.

Gizonezkoetan lauko multzo bat iritsi da ihesean Zarautzera, baina Zarauztik Getariarako bidean jada Portugaleteko bizilagun El Hassan Oubaddi aurretik jarri da, eta minututik gorako aldearekin helmugaratu da lehen postuan Zumaian "01:03:53). Emakumezkoetan, Arrecifeko (Las Palmas, Espainia) Aroa Merino izan da garaile, lasterketa ia osoa bakarrik burutu ondoren (01:14:56).

Zarauztar onenaren saria Guillermo Vahlek jaso du gizonezkoetan (01:14:18), eta Elisabete Garatek emakumezkoetan (01:29:00). Era berean, Vahl bailarako gizoneko onena izan da sailkapenean.

Sailkapenak eta denborak hemen ikusgai.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide