Jasotako irudi guztiekin argazki bilduma osatuko du eta webgune honetan ikusgai izango dira igandean bertan. Bakarkako, taldeko nahiz giroaren argazkiak bildu nahi ditu HITZAk, eta horiek azpeitia@hitza.eus, azkoitia@hitza.eus, zestoa@hitza.eus eta zarautz@hitza.eus helbideetara bidal ditzakete herritarrek. Whatsapp bidez ere bidali ahal izango dira argazkiak, hain zuzen ere, 607 49 87 25 telefono zenbakira.