Datorren astelehenean, urriaren 2an, Xake Klubaren 5. denboraldia abiatuko dute. Aurreko urteetan bezalaxe, astean bi egunez irekiko dute Zarauzko Kirol Elkartearen egoitza xakean jokatzera hurbildu nahi duen gazteentzat nahiz helduentzat. Aurten, astelehenetan eta ostegunetan elkartuko dira, 18:00etatik 20:00tara.