Iturmendi-Santa Marina-Bargagain-Urdiain ibilaldia antolatu du Pagoeta mendizale elkarteak larunbaterako, irailaren 30erako. 18 kilometro izango ditu, 900 metroko gorabehera metatuarekin; 6-7 orduko txangoa izango dela aurreikus dute antolatzaileek. Izena Mendizabal kinkiladendan eman behar da, eta irteera Agoueseneko biribilgunetik egingo dute, 07:30ean.