Demokrazioa. erabakitzeko askatasuna lelopean, manifestazioa antolatu du Gure Esku Dago dinamikak larunbat honetarako, Kataluniako erreferenduma babestu eta Euskal Herriarentzat ere erabakitzeko eskubidearen aintzatespena eskatzeko. Bilbon izango da, eta 17:30an abiatuko da La Casillatik. Zarauztik bertaratzeko autobusa antolatu dute: Eguzki paretik irtengo da, 16:00etan. Izena aurrez eman behar da Arrano, Batzokia, Eguzki, Txiki Polit eta Yubion.