Erortzeko arriskuan zegoen zuhaitz bat kendu dute suhiltzaileek Ikastolan

Zarauzko Hitza 2017ko irailaren 27a

Suhiltzaileak lanean Ikastolan (@BomberosEuskadi)

Gaur goizean suhiltzaileek erortzeko arriskuan zegoen zuhaitz bat kendu dute Salbatore Mitxelena Ikastolako ataritik. Ikastolatik abisatu dute 10:00ak aldera, eta suhiltzaileek zatika moztu dute zuhaitza, goitik behera. Antza denez, enborra pitzatuta eta barnealdea hutsik zeukan. Ez du kalterik eragin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide