Atzerritartasunari buruzko hitzaldia eskainiko dute asteazkenean

Zarauzko Hitza 2017ko irailaren 26a

Hitzaldia Etxezabalan izango da, 18:00etan.

Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, atzerritartasunari buruzko informazio hitzaldia antolatu du Udalak biharko; Etxezabalan izango da saioa, 18:00etan. Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteko abokatuek eskainiko dute eta, besteak beste, paperak lortzeko zer egin behar den azalduko dute. Halaber, familia berriz ere batzeko prozeduraz, hiritartasuna lortzeko izapideak nola egin eta martxan jarri berri duten ezagutza azterketari buruz ere ariko dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide