Guztira, Euskal Herriko 41 sagardotegik hartu dute parte aurtengo txapelketa herrikoian, eta lote ezberdinetan banatuta dastatu dituzte kanporaketetan. Zarauzkoaz gain, Ordizian, Andoainen eta Oiartzunen egin dituzte finalerdiak, eta final nagusia Azpeitian egingo dute hilaren 30ean, Azoka Plazan, hamabi sagardorekin.
Argazkiak: Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea