Espainiako Surf Federazioak antolatuta, surf egokituko jardunaldi irekiak egin dituzte asteburu honetan Zarauzko hondartzan. Guztira, 30 lagun baino gehiago aritu dira olatuak hartzen; horien artean izan da Aitor Frantzesena Gallo surf egokituko munduko txapelduna. Pukas Surf Eskolako begiraleek gidatu dituzte ikastaroak, eta Gurutze Gorriaren laguntza ere izan dute.