Patroi onenaren saria eman dute Ondartzan

Zarauzko Hitza 2017ko irailaren 23a

Patroien arteko afariko ekitaldia (Eusko Label Liga).

TKEk Zarauzko Ondartza elkartean urtero egiten duen patroien arteko afarian egin zuten atzo, eta bertan Hondarribiako Ioseba Amunarriz saritu zuten Eusko Label Ligako patroirik onena bezala. Era berean, iazko garaile izan ziren San Juan ontziko Endika Pérez eta Unai Olidenek zilarrezko traineruaren erreplika bana jaso zuten. Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako patroi ugari bildu ziren ekitaldian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide