20 urte bete ditu aurten Motxian bertso eskolak, eta bertako kideak kalera atera dira gaur urteurren biribila ospatzera. Modelo aretoaren aurrean hamaiketakoa egin dute, bertsoz lagundurik. Ondoren, kalez kale ibili dira, eta eguerdian bazkaria egingo dute Txiki Polit jatetxean.