Europako Mugikortasun Astearen barruan, Nire Autorik Gabeko Eguna izango da ostiralenan, hilaren 22an, eta mugikortasun iraunkorra bultzatze aldera, herriko autobus zerbitzua doakoa izango da egun osoan. "Erabiltzaile ugari ditu Zarauzko herribusak gaur egun. Herritik ibiltzeko autobusa hartzen duten lagun kopurua gorantz doa urtetik urtera eta hala jarraitzea nahi dugu", nabarmendu du Mugikortasun eta Udaltzain zinegotzi Garrastazuk.