Irudietan: Txirrindulari Txiki Eguna

Zarauzko hitza 2017ko irailaren 16a

Mugikortasun segurua lantzeko hainbat ekitaldi izango dira datorren astean zehar herrian, Partekatuz urrunago; mugikortasun garbia, partekatua eta adimendua lelopean.

Aurten ere Europako Mugikortasun Astearekin bat egin du Zarauzko Udalak, eta mugikortasun segurua lantzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu herrian. Gaur egin dute lehen saioa; Txirrindulari Txikien Eguna ospatu dute, udalak eta Zarauzko Zikloturista Elkarteak elkarlanean antolatuta. 11:00ak inguruan Lizardi Institutuaren inguruan bildu dira parte-hartzaileak, eta herrian barrena ibilaldia egin dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide