Erretzeari uzteko terapiak eskainiko ditu minbiziaren kontrako elkarteak

Zarauzko Hitza 2017ko irailaren 13a

AECC minbiziaren aurkako elkarteak erretzeari uzten laguntzeko saioak eskaintzen ditu Zarauzko egoitzan. Banakako nahiz taldekako terapiak dira, dohainik eta gaian aditua den psikologo baten gidaritzapean
Erretzeari utzi nahi dutenek 943-13 32 36 telefono zenbakira dei dezakete edo urolakosta@aecc.es helbidera idatzi.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide