Kataluniako erreferendumari elkartasuna agertu diote herritarrek

Zarauzko Hitza 2017ko irailaren 11

Herritar ugari bildu da udaletxe aurrean Diadarekin bat egiteko (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

Diada egunarekin bat eginez, Kataluniako urriaren 1eko erreferenduma babesteko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Lege Zaharren enparantzan. Demokrazia hitza irudikatu dute, baita Els Segadors ereserki katalana abestu ere. Larunbaterako manifestazioa deitu du Gure Esku Dago dinamikak Bilbon, eta autobusak antolatu dituzte Zarauztik bertaratzeko; izena ohiko lekuetan eman daiteke, ostirala bitartean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide