Akordeio Astea ospatuko dute bihartik larunbatera

Zarauzko Hitza 2017ko irailaren 11

Stephan Storken Botschaft pieza jo zuten Maria Zubimendi, Agate Amilibia eta Maddi Sanzek iaz, konposizio lehiaketako sari banaketan.

Bihar eman diote hasiera XXXI. Akordeoi Asteari, iazko Arrasateko lehiaketako irabazleen kontzertuarekin. Haurren mailako irabazle Manuel Loureirok, junior mailako Beatriz Leonardok eta senior mailako Ane Urbizuk eskainiko dute emanaldia, Modelon, 20:00etatik aurrera.  Asteazkenetik ostiralera bitartean, akordio konposizio ikastaroa eskainiko du Mikel Urquizak eta ostegunean, berriz, Aitor Furundarena eta Garikoitz Mendizabalen kontzertua izango da Modelon, 20:00etan.Larunbatean izango da azken ekitaldia: X. Francisco Eskudero Konposizio lehiaketako sari banaketa. Modelon izango da, 19:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide