Iragarpenak bete egin dira eta goizetik eguraldi gorabeheratsua ari du egiten. Horrek, ordea, ez du zapuztu Euskal Jai Eguna. Apurka-apurka bada ere, jende ugari joan da biltzen herriko askotariko gunetan, izan Frontoi Txikin goiztiarrek antolatutako ekitaldietan; izan Musika plazako Larrain dantzan; izan Lege Zaharren enparantzako erromeria eta orga lehiaketan; izan Aritzbatalde pilotalekuan, Alprojaren Galtzanblea antzezlana ikusteko, besteak beste.