Benan Oregiren liburu aurkezpena gaur, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2017ko irailaren 8a

'Zutik ozta-ozta nator' liburuaren azala

Photomuseumek sustatu eta udalak babestutako Gela zikloaren barruan, Benan Oregi Iñurrietak bere azken lana aurkeztuko du gaur: Zutik ozta-ozta nator liburua. Haren aitonak, Benantzio Iñurrietak kartzelatik 1936-1940 artean idatzitako 257 gutun ditu oinarrian lanak. Honakoa dio idazleak: "Familia baten historiaren zati bat jasotzen dute, eta aldi berean, euskal familia askoren historia berbera, kontatu izan dena batzuetan, eta ezkutuan gorde dena gehienetan. Horregatik dute balioa familia girotik haratago. Azken finean, unibetsala ere badira". Aurkezpena 18:00etan izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide