Kasu honetan, Pirinio Garaietara bidaiatuko dute mendizaleek irailaren 16an. Bi eguneko egonaldia izango da eta, besteak beste, Turon de Neouville (3.035 metro) eta Plateau de Lienzara (1.515 metro) igoko dira. 2.160 metrora dagoen Le Glere aterpean hartuko dute ostatu mendizaleek.
Izena emateko beharrezkoa da federatuta egotea. Federatu gabe daudenei izapideak egingo dizkiete. Elkarteko webgunearen bidez egin daiteke eskaera edota ordezkariekin harremanetan jarri 943-132911 telefonora deituta zein pagoetame@gmail.com helbidera idatzita.
25 urtetik beherako bazkideek 60 euro ordaindu beharko dituzte, 25 urtetik gorako bazkideek 100 euro, bazkide ez diren 25 urtetik beherakoek 65 euro eta bazkide ez diren 25 urtetik gorakoek, berriz, 110 euro. Prezioan sartuta dago autobusa, afaria, lotarako lekua eta gosaria. 2095 5076 48 1065685215 (Kutxabank) eta 3035 0029 65 0290015562 (Laboral Kutxa) kontu korronteetan egin beharko dira ordainketak. FEDME txartela dutenei 8 euro itzuliko zaizkie.
Interesa dutenek hilaren 11an, astelehenean, eman beharko dute izena, elkarteko egoitzan (Santa Marina kalea, 2-1), 20:00-21:00 bitartean. Plazak mugatuak direla ohartarazi dute; 28 lagunentzat dago lekua.