Epaileak sei urteko kartzela zigorra ezarri dio Ekhine Eizagirreri

Zarauzko Hitza 2017ko irailaren 7a

Ekhine Eizagirre Fresnes kartzelan.

Preso zarauztarrak lau urte eta lau hilabeteko espetxealdia betea du dagoeneko, baina oraindik ere ez da zehatza noiz utziko dituzten aske. Kenkari orokorrak nahiz espetxe bakoitzari dagozkionak aplikatu behar zaizkio zigorrari.

Eman dute epaia: sei urteko kartzela zigorra ezarri dio epaileak Ekhiñe Eizagirre. Oro har, fiskalak eskatutako urte kopurua murriztu die epaileak akusatu guztiei: urte bat gutxiago, alegia. Horrenbestez, Barrundiako Igor Uriarte, Kepa Artauz arrasatearra eta Andoni Goikoetxea tolosarrarentzat ere sei urteko zigorra ezarri epaileak, eta beste zazpi urtekoa Raul Aduna gasteiztarra eta Arrasateko Julen Mendizabalentzat.

Atxilotu zituztenetik (2013ko maiatzaren 7an atzeman zituzten Frantzian) lau urte eta lau hilabete igaro dituzte kartzelan, eta orokorrean denbora tarte hori kontuan hartzen da zigorrean. Hala, Eizagirreri urtebete eta zortzi hilabeteko espetxealdia geratuko litzaioke betetzeko. 

Dena dela, oraindik ere ez da zehatza noiz utziko dituzten aske. Izan ere, horri kenkari orokorrak nahiz espetxe bakoitzari dagozkionak aplikatu behar zaizkio. Nolanahi ere, Eizagirreren gertukoak berri "oso ona" dela nabarmendu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide