Sare sozialen bidez eman du I love Rock kultur elkarteak bere "ziklo maitearen" bukaeraren berri. Aitortu du ez dela "erraza" izan erabakia hartzea."Bizitzan bezala, dena ez da algara, dena ez da irri. Rockumentalak! zikloak hartu duen tamainak gauzak nahi bezala egitea eragozten digu. Modu desinteresatuan lan egiten duen lagun talde bat izaten jarraitzen dugu, honek dakarren guztiarekin. Eta nola ez, urteen poderioz freskotasuna eta ilusioa galdu dugu", nabarmendu dute.
Dena den, I love Rock elkartea ez dute desegingo; "uzte-hausnarketa-lugorri bolada batean" murgilduko dira. Irakurri hemen sare sozialetan zabaldu duten mezua:
%2015.12.48_content.png)